1971 *****

Aitortu behar dut ez nuela musikari eta poeta donostiar hau ezagutzen. Antza, 80ko hamarkadan hasi zuen bere ibilbidea Donostiako movida-ko Amor a Traicion eta Deriva taldeetan. Grabazioak poema musikatuen itxurako doinuak biltzen ditu, eta sonoritatearen arloan, askotarikoa da: Leonard Cohenen zantzuak, frantziar kutsuko kabareta edo tangoa eta fadoa. Beti ere, Joserra Senperenak gidaturiko orkestra-konponketa zoragarriekin jantzia. Zenbait kazetari irizpidedun zur eta lur gelditu dira lan honekin, eta ez da gutxiagorako, nortasun handiko kantuak egiteko gaitasuna duen gizona baita Berrio. Saia zaitezte Simulacro kantuarekin, aho bete hortz geldituko zarete.
julen azpitarte
julen azpitarte