18 urte dituzu? Eskatu doan zure Interrail txartela

18 urte dituzu? Eskatu doan zure Interrail txartela Gaurtik aurrera, hilak 12, Europatik doan bidaiatzeko aukera duzu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/18-urte-dituzu-eskatu-doan-zure-interrail-txartela/@@download/image/interrail.png
2018/06/12
albiste-laburra
Gaurtik aurrera, hilak 12, Europatik doan bidaiatzeko aukera duzu!
18 urte dituzu? Eskatu doan zure Interrail txartela

18 urte badituzu, zorionekoa zu! Gaurtik aurrera, Europa osoan zehar doan bidaiatzeko aukera eskainiko dizun Interrail txartela eskuratzeko aukera duzu. Trukean, uztailaren 9tik iraila amaiera arte, trenetara doan igo eta nahi beste bisitatzeko aukera eskainiko dizu txartel horrek. Sekulako pagotxa!

 

Txartela eskuratzeko, Gazteriaren Europako atari digitalean sartu behar zara; bertan galdeketa bat egingo dizute. Gainditzen baduzu, doako txartela zurea izango da! Kontuan hartu txartel horren prezioa 255 eurokoa dela, beraz, pila aurreztuko duzu. Izen ematea bakarka edo gehienez bost lagunen artean egin daiteke. Azkar ibili!