1743ko, euskaraz idatzitako, gutuna agertu da Oiartzunen

1743ko, euskaraz idatzitako, gutuna agertu da Oiartzunen Euskara hutsean idatzitako 1743. urteko gutuna aurkitu dute Oiartzungo (Gipuzkoa) udal artxiboan. Lapurtar zirujau batek Oiartzungo bikarioari idatzitakoa Paristik 1743ko urrian. Pasa den astean aurkeztu zuten gutuna Oiartzungo udaletxean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/1743ko-euskaraz-idatzitako-gutuna-agertu-da-oiartzunen/@@download/image/Captura de pantalla 2021-12-07 a las 7.56.41.png
2021/12/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Euskara hutsean idatzitako 1743. urteko gutuna aurkitu dute Oiartzungo (Gipuzkoa) udal artxiboan. Lapurtar zirujau batek Oiartzungo bikarioari idatzitakoa Paristik 1743ko urrian. Pasa den astean aurkeztu zuten gutuna Oiartzungo udaletxean.
1743ko, euskaraz idatzitako, gutuna agertu da Oiartzunen

Iago Irijoa historialariak topatu du gutuna bestelako informazio bila zebilela. Gutuna lagin isolatua bada ere, argi uzten du korrespondentzia pribatua, bederen, euskaraz idazten zela XVIII. mendean. Mundu horretako esparru idatzian euskarak lekua zuela agerian utzi du. 

Gutuna Aguer Greciet hazpandarrak idatzi zuen eta Oiartzungo bikarioari zuzenduta zegoen, Jose Fagoagari. Oiartzungo udalbatzak Greciet 1742ean kontratatu zuen herriko zirujau izateko; baina berme bezala titulazio jakin bat aurkeztu beharra zuen Grecietek, eta nonbait horretarako joana zen Paris aldera, 1943ko abuztuan, hiru hilabeteko baimen batekin. Baimen hori luzatzeko eskaera da gutunak jasotzen duena. Begirunez eta mintzaira jasoan idatzita dago eta etengabeak dira laudorioak, goraipamenak, esaldi jantziak... errespetuzko trataera soziala funtsezkoa zela argi dago. Hona amaiera, adibide gisa:

Barkatu nire ausardia, segurtatzen zaitudalarik nitzala, eta izanen, bizi naizeno, amodio eta humilitate osoarekin, afekzione eta errespetu osoarekin.

Zure zerbitzari fidela,

Auger Greciet

Fontebleaun, octobre, 21, 1743. Parisetic 14 lekobidetan urrunago.

Gutunaren testu osoa argitaratu du Oiartzungo Udalak hemen.