16-25 urte bitarteko gazteen %35 bakarrik sentitzen dira

16-25 urte bitarteko gazteen %35 bakarrik sentitzen dira Pandemiaren ostean, 16-25 urte bitarteko gazteen %35 bakarrik sentitzen dira eta ez dakite lagun berriak egiten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/16-25-urte-bitarteko-gazteen-35-bakarrik-sentitzen-dira/@@download/image/621x470_-1525353769,302.jpg
2022/05/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Pandemiaren ostean, 16-25 urte bitarteko gazteen %35 bakarrik sentitzen dira eta ez dakite lagun berriak egiten.
16-25 urte bitarteko gazteen %35 bakarrik sentitzen dira

Pandemiarengatik ezarritako murrizketak direla eta, nerabe askok sozializatzeko ohitura galdu dute eta orain gehiago kostatzen zaie lagunak egitea. Osasun krisiaren unerik gordinenetan ez zegoen ekintza kulturalik, ez eta klaserik. Hori dela eta, euren bakardade sentimendua, oro har, asko hazi da. Izan ere, justu, sozializatzeko beharra ia ezinbestekoa izan ohi da adin tarte horretan. 

Oraingoz, bildu diren datuak, Erresuma Batuko ikerketa batenak dira. 2015. urtera arte 16-24 urte bitarteko taldea ez zen bakardadea senti zezakeen taldean aipatu ere egiten. Alta, pandemiaren ostean talde horretan sartu ditu ikerketak eta frogatu du galdetegia pasa zitzaien 50.000 gazteren bakardade tasa pertsona helduenaren oso antzekoa dela. 

Egun, konfinamendutik bi urte pasa diren honetan, gazteen%35ak baieztatzen du ez dakiela lagun berriak egiten eta sekula ez direla horren bakarrik sentitu. Zuk ere sentitu duzu, pandemia dela eta, gehiago kostatzen zaizula jende berria ezagutzea?