13.0.0.0.0

13.0.0.0.0 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/130000/@@download/image/this_town_needs_1385556661.jpg
2013/12/05
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
This Town Needs Guns
146.zenbakia
Eskerrak Madeleine taldeko Itzali horrelako taldeak ezagutarazteagatik, azken aldian ez baitakit forma musikal karratuetatik ihes egiten, eta horrelako taldeekiko kidetasuna sentitu dut, berriak baitira niretzat. TTNG Oxfordetik datorren hirukotea dugu, 2004. urtean sortua. Beste talde interesgarri askok bezala, Russian Circles, Omar Rodriguez Lopez edota Zechs Marquise tartean, Sargent House diskoetxearekin dute sinatua kontratua. Math Rock etiketapean definitu dituztela ikusi dut hor nonbait; hala ere, 40 minutu dituen lan honek benetan entzunaldi bat merezi du musika onaren jarraitzaile den ororen partetik. Animals (2008) lanaren ondorengoa dugu 13.0.0.0.0.