12 euskal konpainiak parte hartuko dute Leioako Umore Azokan

12 euskal konpainiak parte hartuko dute Leioako Umore Azokan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/12-euskal-konpainiak-parte-hartuko-dute-leioako-umore-azokan/@@download/image/20115105985Umore_Azoka_kartela.jpg
2012/12/13
berria
12 euskal konpainiak parte hartuko dute Leioako Umore Azokan
Maiatzaren 12tik 15era bitarte, Leioako kaleak arte eszenikoen erakusleiho izango dira, eta Euskal Herriko taldeek ordezkaritza zabala izango dute. Hamabi konpainiatatik hamarrek estreinatuko dituzte obra berriak.

Umore Azokak, Leioako Kale Artisten Azokak, lehen planora ekarriko ditu arte eszenikoak lau egunetan zehar. Konpainia profesionalen topaleku ez ezik, jaialdi erraldoia ere bada eta, arlo didaktiko nahiz komertziala zabaltzeaz gain, kaleko arteak gizarte dinamizazioan duen garrantziaz kontzientzia zabaldu nahi du.
Aurtengoa XII. ekitaldia du Leioako Umore Azokak eta, urtero legez, kanpoko makina bat talde hurbilduko dira euren zirko, klown nahiz antzerki lanak aurkeztera, hala nola, Txiletik, Italiatik, Herrialde Katalanetatik, Galizatik, Argentinatik, Espainiatik, Austriatik eta Frantziatik.
Baina Euskal Herriko konpainiek protagonismo berezia izango dute dudarik gabe, orotara hamabik parte hartuko baitute eta horietatik hamarrek estreinatuko dituzte obra berriak Leioan.
Egitarau osoa eta informazio zehatzagoa: www.umoreazoka.org


Euskal Herriko taldeen estreinaldiak


Anita Maravillas Teatro: Blue Bird
Deabru Beltzak: The Wolves
Ganso & Cia: Mediopelo
Kolektivo Monstrenko: La pared
Kukai Dantza Konpainia: Karrikan
Latirili Teatro: Plum & Txalapunk
Panta Rhei: Monster Show
Teatro Gorakada: Jim en la isla del tesoro
Trapu Zharrak: Vuelta & vuelta
Turukutupa: Reziclonk

Eta gainera (ez dira estreinaldiak)...
Mama Crea: Parcela 85
Simulacro Teatro: Paren el mundo
Markeliñe: Anomalia magnetica (showcase)