10 urteko maisu lana

Gutxi dira "dantza musika" delakoaren esparruan hamar urtez gailurrean mantzentzea lortu dutenak. Ez da erraza arrakasta komertziala eta kalitatea uztartzen dituen musika hamarkada batez egitea. Horretan maisu dira Masters At Work.
1990. urtean ekin zioten "Little Louie" Vegak eta Kenny "Dope" Gonzalezek lanari. Masters At Work izenpean, New York hirian bizi eta latinar jatorria duten bi lagun hauek barruan zuten musika ezagupena lehertu eta kanpora zedin bideak jarri zituzten. Eta horretarako, ezin izen artistiko aproposagorik aukeratu. Batetik, argi eta garbi erakutsi dute langile finak direla; bai disko jartzaile gisa ari direnean (soula, funka eta erritmo latinoak maite dituzte), bai besteen kantuak berriro nahasten dituztenean, eta baita ekoizle edo produktore lana egiten dutenean ere. A ze nolako erremixak eta produkzioak! Batzuk aipatzearren, "Incognito", "Ultra Nate", "George Benson", "Daft Punk", "Luther Vandross", "Roni Size", "Lilliana"...
Nuyorican Soul
Hala ere, nazioartean ospe gehien ekarri diena "Nuyorican Soul" proiektua da. Ingalaterrako Gilles Peterson-en Talkin Loud disketxearekin ateratako disko honetan soularen, jazzaren, diskoaren eta erritmo latinoen arteko nahasketa paregabea lortu zuten, horren gustuko dituzten musika estilootako maisuekin lan eginez; Roy Ayers, George Benson, Jocelyn Brown, India, Tito Puente, Eddie Palmieri....
Horrelako "curriculum"-arekin, zer gehiago kontatuko dizuegu? Agian, guztion zorionerako, orain arte soilik maxi formatoan lor zitezkeen MAW-en produkzio eta erremix asko gaur egun BBE disketxeak kaleratutako luxuzko bi kutxatan aurki daitezkeela. Lau diskoz (CD formatoan) osatuta dago bakoitza, eta lehenengoan 1990-1995 bitartean bi maisu hauek egindako lanak entzun daitezke eta bestean, 1996-2000 bitartekoak. Txikitatik horrelako maisuak izan bagenitu...