“10 URTE” ****

“10 URTE” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/10-urte/@@download/image/82p62deskon.jpg
2008/02/04
kritika
Testua: B. Malone
DES-KONTROL
82.zenbakia
Gaur egun, Euskal Herrian inoiz baino indartsuago daude oi! eta street-punk mugimenduak, eta indartze horretan, garrantzi handia izan du Des-Kontrol taldeak azken hamar urteotan egindako lanak. Hala, hamargarren urteurren hori behar bezala ospatzeko, opari ederra egin digute arrasatearrek. Batetik, oi! eta punk estiloko talde giltzarrien bertsioak (Zakarrak, Blitz, Cock Sparrer, Puñetazo, Iskanbila, Rip…) eskaini dizkigute (eta, arraioa!, bertsio horien artean, Johnny Cash-en Folsom prison blues mitikoa sartzen ausartu dira). Bestetik, AEBetan iaz egindako biraren kronika dakarkigute DVD batean. Zorionak des-kontrolatu guztiei.