10 kandela Antxeta Irratiarentzat

10 kandela Antxeta Irratiarentzat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/10-kandela-antxeta-irratiarentzat/@@download/image/201115140antxetairratia.jpg
2012/12/13
berria
10 kandela Antxeta Irratiarentzat
Hamarkada bat igaro da Antxetak lehen emanaldia egin zuenetik. Behe Bidasoa eskualdean emititzen duen irratiko lan taldeak programazio berezia eta ekimen pila bat prestatu ditu urteurrena behar bezala ospatzeko. Urte askotarako!

Eguneroko irratsaioetan urtebetetzeak presentzia handia izango duen arren, datozen egunotan programaziotik eta irrati estudiotik at ere hainbat hitzordu proposatu dituzte Antxetakoek.

Urtarrilaren 8a, esaterako, irrati libreen aldeko eguna izango da. Ateak zabalduko dituzte hurbildu nahi duen ororentzat, eta irrati maratoi herritarra ere egingo dute.
Urtarrilaren 13an, Manuel Tapial ekintzaileak Gazari (Palestina) buruzko hitzaldia emango du Kabigorri Ateneoan, 19:00tan.
Otsailaren 3tik 5era bitarte, Europako I.go Irrati Topaketen txanda izango da. Europa osotik etorritako irratiek euren esperientzien berri trukatuko dute elkar.
Azkenik, Zorion Besta antolatzeko asmoa ere badute. Otsailaren 14an izango da, urtemuga egunean hain zuzen, eta oraindik xehetasunak zehazteke badaude ere, ospakizun handia da.

Entzun Ikus Elkarteak eta Pausumedia komunikazio elkarteak sostengatuta jaio zen Antxeta Irratia orain dela 10 urte. Egoitza Hendaian duen arren, emisioak Irunera, Biriatura, Urruñako Pausu auzora eta Hondarribiara ere heltzen dira. Gehiago baita batzen gaituena banatzen gaituena baino.