“The implosive little Richard”

“The implosive little Richard” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-the-implosive-little-richard/@@download/image/The_implosive_little_Richard.jpg
2010/03/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Little Richard
105.zenbakia
 “The implosive little Richard”
Bartzelonako Jerome diskoetxeak argitaratu duen binilo honek Little Richardek 50eko hamarkadan Specialty zigiluarekin grabatu zituen kantu ezagunen  aurrekariak biltzen ditu. Rhythm and blues estiloa besarkatzen duten 16 doinu hauek 1951 eta 1953 urte bitartean grabatu zituen zigilu eta banda ezberdinekin; ez dira Specialty-rekin egin zituenak bezain basatiak, baina Richarden ahotsa ozen, melodiatsu, lizun eta talentuz beteta ateratzen da bozgorailuetatik, magiaz betea. Diskoa, gainera, datu eta argazkiekin josiriko azal bikoitzarekin dotore jantzita dator.