Sesion 2 ****

Harrigarria S.A.k egin duena: beren lehengo diskoa atera zenetik hogei bat urte igaro direnean, gaur egungo grabaketa teknika eta ekipoak erabiliz, disko osoa berriro grabatzea erabaki dute. Nekeza izan omen da garai hartako abiaduran jotzea. Neke fisikoa, ordea, poztasun nostalgiko batekin gainditu dute, abestiak ia batere aldatu gabe grabatu dituzte eta. Gainera, maketako hiru abesti gehitu dizkiote diskoari eta batez ere azken hauetan nabari da soinu zaharraren eta berriaren arteko aldea. Tamalgarria da hogei urte eta gero Nos vimos en Berlin edo Perra vida bezalako abestien hitzak zaharkitu ez izana.