Ospela

Zaharrenek Alboka edo Izotz plaza taldeagatik ezagutuko duzue, eta gehienok, berriz, telebista lehiaketa bat irabazteagatik. Baina erreferentziok ezer gutxi esaten digute Donostiako kantari honen orainari buruz, aspaldian bestelako itsasoetan baitabil igeri. Bigarren diskoa du honakoa, aurrekoa (Orai) duela bost urte argitaratu zuen, eta entzuleak rock oinarri sendoa topatuko du diskoa osatzen duten 13 kantuetan. Batzuk besteak baino biziagoak, gozoak, sentiberak
rockaren eremutik ateratzeko asmo handirik gabe, baina nortasun propioa erakusten dutenak.