“Now” ***

“Now” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-now/@@download/image/pepper_pots.jpg
2010/05/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
The pepper pots
107.zenbakia
 “Now” ***
60ko hamarkadako musika beltzaren zale amorratu hauen lehen disko haiek Jamaikara begira bazeuden ere, urteotako garapenak bultzatuta, Detroit hiriko arnas ketsurantz abiatu dira orain. Harrigarria bada ere, azal zuri hauek Motown garaiko urrezko aroa gogora ekarriko digun diskoa lortu dute, horretarako Binky Griptite (Sharon Jones & The Dap-kings, Amy Winehouse etab.) ekoizlearen ezinbesteko laguntza baliatuta. Analogikoan grabatuta, asko hurbildu dira 60ko diskoen soinura eta, berrikuntzarik eskaintzen ez badu ere (soul goxo eta gozoa da), taldeak denboran atzerako bidaia egitea lortu du. Lehen mailako txartelarekin gainera.