Mira que bien ****

Nazioarteko taldeen artean, maitatuenetako bat dugu Madrilgo El Combolinga. Boskote honek hamarkada pasatxo darama bidean eta, bosgarren diskoa du honakoa. Estilo eta erritmo koktel gozoa dakarkigute, beste behin, dantzaldi ero baterako gonbitarekin batera. Guztia, flamenkoz, reggaez, rumbaz, funkaz, popaz
ondo hornitua. Disko honek aurreko lanek izandako arrakasta errepikatzeko osagai guztiak ditu, dudarik gabe. Halere, pozgarria da ikustea burua lehengo lepotik dutela. Burua galtzekotan, gal dezagun guk Mira que bien jarri eta dantzan hasita!