“Mellow roots” ***

“Mellow roots” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-mellow-roots/@@download/image/amalgamah_mellow_roots.jpg
2010/01/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Amalgamah
103.zenbakia
Azken aldian Espainian kaleratu den diskorik interesgarrienetakoa da. Hotdrop, Mood Rakers, Soulvibes edo Dub Rebels bezalako taldeetan aritu eta gero, Carlos Alonso musikariak egitasmo interesgarri hau jarri du martxan, reggae eta soul doinuen arteko harremanetik sortutako sustrai erritmo goxoak oinarri dituena. Estilo hauetan eskarmentua duten abeslari eta musikari finak aukeratu ditu bidelagun; besteak beste, Roberto Sanchez, Ines Pardo, Ranking Forest eta jazz-soul munduko Jose Manuel Pizarro. Disko bikoitza, kantu abestuak batetik eta dub bertsioak bestetik.