“Mazes” ****

“Mazes” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-mazes/@@download/image/Moon_Duo_Mazes.jpg
2011/05/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Moon Duo
118.zenbakia
 “Mazes” ****
Wooden Shjips taldeko gitarra jotzaile Erik Ripley Johnsonek eta Sanae Yamadak (teklatuak) osatzen dute Moon Duo bikote estatubatuarra. Sacred Bones diskoetxearekin oraintsu argitaratu duten lana da hau, aurrekoaren bide beretik doana: psikodelia minimalean iltzaturiko kantu luze eta errepikakorrak. Disko hau aurrekoak baino pop zaleagoa da, ordea, eta abestiek ñabardura gehiago gordetzen dute. Hala ere, bikotearen formula ezagunak bere horretan jarraitzen du: teklatuek mantra amaiezinak eragiten dituzten bitartean, gitarrak bakarkako korapilatsu eta hipnotikoak sortzen ditu. Talde kutuna dut.