“Irla izan” *****

“Irla izan” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-irla-izan/@@download/image/Anari_Irla_izan.jpg
2010/03/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Anari
105.zenbakia
 “Irla izan”  *****
Zuri-beltzezko Zebra haren ostean, Irla Izan koloretsua iritsi zaigu eta, ezbairik gabe, azkena gailentzen da. Izan ere, askotariko hamar kantu hauen konposizio eta jotze maila ikaragarria da; hitzak ahaztu gabe, zoragarriak. Anarik, gainera, arriskatzea atsegin duela eta musikari inkonformista dela erakutsi du lan honetan -beti ere bere betiko diskurtsoa saldu barik-. Hala, Distantzia kantuan -disko honetako doinurik onena- 80ko hamarkadako Rock Amerikar Berriaren zantzuak entzuten dira, eta Isla doinuak pop izpiak aireratzen ditu. Iazko euskal diskorik onena izan zen, Akauzazteren baimenarekin. Biak ala biak Azkoitikoak.