Euskaltube, finantzaketa bila

Euskaltube, finantzaketa bila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-euskaltube-finantzaketa-bila/@@download/image/20101211239euskaltube_bizirik.jpg
2012/12/13
berria
 Euskaltube, finantzaketa bila
Euskarazko internetgintzan erreferente bihurtu den ataria ez da hiru urte betetzera iritsi. Baina aurrera begira ipinia dute ahalegina eta, bide horretan, finantzaketa bilatzeko babesletza kanpaina abiatu dute "Euskaltube bizirik!" lelopean.

2007ko irailean sortu zen. Bideoak partekatzeko euskarazko lehenengo plataforma zen eta, indarrean izan zen artean, 2010eko abuztura arte alegia, 3.000 erabiltzailek 6.000 bideo sareratu zituzten bertan. Euskal internetgintzan erreferente bihurtu zen 100 Gb bideori eta audiori ostatu emanda eta milioika orrialde zerbitzatuta.

Baina Euskaltube ez zen hiru urte betetzera heldu. Haritz Rodriguez sortzaileak azaldu duenez, 4 izan dira oztopo handienak.

Metatutako fitxategi kopurua emendatzearekin batera ostalaritza zerbitzua asko garestitu dela, batetik.
Boluntario lanean oinarritutako kudeaketa sistema (orain arte baliatutakoa) ez dela bideragarria, bestetik.
Hirugarrenik, ezinezkoa izan zaie webgunearen garapen teknikoa Interneten baitako aldaketen abiadura azkarrera egokitu.
Eta, azkenik, publizitate bidezko finantzaketa saiakerak ez duelako nahi bezala funtzionatu.

Orain egitasmoari beste dimentsio bat emateko garaia dela hausnartu dute eta finantzaketa bilatzeko babesletza kanpaina jarri dute martxan "Euskaltube bizirik!" leloarekin.

Informazio guztia kanpainarako propio sortutako webgunean dago eskuragarri: http://euskaltube.com/bizirik/
Eta, nahi izanez gero, info@euskaltube.com helbidera idatzita jar zaitezke haiekin harremanetan.