Etorkizuneko motoa

Etorkizuneko motoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-etorkizuneko-motoa/@@download/image/2010631972hyundai_aebulle_concept_0.jpg
2012/12/13
berria
 Etorkizuneko motoa
Shaine Baxley diseinugileak Aebulle Concept ibilgailua sortu du Hyundai etxearentzat. Aebulle horrek kapulu esan nahi du, Pauma Tximeletaren kapuluaren antza baitu hiru gurpildun ibilgailuak. "Moto batek eskaintzen duen abiadura kapuluak tximeletari ematen dion babesarekin uztartzea" omen da Baxleyk buruan duena. Kabina barruan pertsona bakarra kabitzen da, ia etzanda joan beharko lukeena bertatik aginteak maneiatuz. Informazio guztia (abiadura, autonomia, GPSa…) kristalean ikuskatu ahal izango da liburu elektronikoek darabilten teknologia antzeko bati esker, eta gurpil bakoitzak bere motore elektrikoa edukiko du, bateriek hornituak. Karrozeria aluminio berezizkoa da, izugarri erresistentea. Futurista, zeharo.