“Estacion Mexico" ***

“Estacion Mexico" *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-estacion-mexicoquot/@@download/image/93p54manuc.jpg
2009/02/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Manu Chao
93.zenbakia
Manu Chao errespetu osoa merezi digun abeslaria da. Arrakasta komertziala lortuta ere, independentzia mantendu du beti eta, poltsikoaren esanei baino, kasu gehiago egin dio bihotzari. Horrexegatik, agian, disko honek ez du aurrekoen oihartzunik izan. Orain arte kaleratu gabeko kanturen bat entzun daitekeen arren, disko hau ez du estudioan grabatu. Mexikoko Foro Alicia aretoan grabatu du, zuzenean eta modu akustikoan, eta diskoaren salmentarekin lortzen den dirua, Atenco, Oaxaca eta EZLNko preso politikoen alde ari diren erakundeentzako bideratuko dute. Diskoa erosteko: casadrmargil@yahoo.com.mx