Eskandinabiar “beroak”

Eskandinabiar “beroak” https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Sexuan latinoak edo Mediterraneo aldekoak beroagoak eta ausartagoak direla esaten da askotan. Iparraldekoak, aldiz, hotzagoak omen dira, bertako eguraldia bezalakoak, alegia. Badakizue: usteak erdi ustel. Duela hiru urte egindako inkesta baten arabera, Europan danimarkarrek eta finlandiarrek egiten dute gehien larrutan. Danimarkan herritarren %21ak egunero larrutan egiten du eta Finlandian, %20ak. Espainiako latin loverren artean, askoz gutxiagok egiten dute egunero txortan; %11ak.