“Distant rela tives the divine”

“Distant rela tives the divine” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-distant-rela-tives-the-divine/@@download/image/Nas_Damian.jpg
2010/06/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Was & Damian Marley
108.zenbakia
 “Distant rela tives the divine”
Merkatu komertzialenetan arrakasta duten diskoen aipamenik ez dugu apenas egiten, baina disko honetan elkartu diren bi abeslarien garrantzia ikusita, salbuespena egingo dugu. Reggae eta rap estiloen arteko harremana aspaldikoa da (raparen sorrera ulertzeko ezinbestekoa da reggaearen garapena ezagutzea, gure ustez) eta maitasun-gorroto istorio horrek uzta oparoak utzi dizkigu bi norabideetan. Reggae eta rap abeslarien arteko elkarlana ere ez da berria baina, normalean, abesti puntualetara mugatu izan da. Oraingoan, bi estiloetako pisu astunek bat egin dute diskoa osatzeko eta emaitzak kalitatearen eta komertzialtasunaren arteko oreka lortu duela dirudi.