Brazos cruzados ***

Basauriko hirukotearen lan berriak ezer gutxi esango die doinu eta erritmo berriak ezagutzea atsegin dutenei. Barricada, Marea eta antzeko taldeen kale giroko rocka maite dutenentzat, aldiz, Linea2 erreferente berria izan daiteke, dagoeneko ez bada. Azken batean, aipatutako horiek dira bizkaitar hauen eremu naturalak: kalea eta 70eko hamarkada bukaerako rock gogorra. Prozesu horretan bidaide izan dituzten bi kolaboratzaileak ere aipatzeko modukoak: Marea taldeko Kutxi eta Doctor Deseoko Francis, luxu hutsa tankera horretako edozein talderentzat eta oparia generoaren zaleentzat.