“Animali zoroa”

“Animali zoroa” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-animali-zoroa/@@download/image/94p54altxame.jpg
2009/03/06
kritika
Testua: Peta Zeta
Altxamendu
94.zenbakia
Heavy metala made in Tutera. Tuteran grabatua, nahastua eta masterizatua. Hori bai, Euskal Herrian ondo zabaldua. Atzerrian ere bai, Katalunia eta Aragoi kasu. Saioak, Sergiok, Aitorrek eta Jabik osatzen dute aurten hamaika urte beteko dituen proiektuaren egungo formazioa. Heavy kutsuko banda askotan gertatzen den legez, teknikak freskotasunari itzal egiten dio sarri. Altxamenduk ere badu arrisku hori. Zorionez, berekin dute Saioa. Bere ahotsak bestela nekez lortuko luketen oreka ematen die abestiei. Highway to… Erriberaaaaaa!