'Alda dezagun tratua' bihar eta etzi, Donostiako Emakumeen Etxean

'Alda dezagun tratua' bihar eta etzi, Donostiako Emakumeen Etxean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/-alda-dezagun-tratua-bihar-eta-etzi-donostiako-emakumeen-etxean/@@download/image/20119226834aldadezaguntratua.jpg
2012/12/13
berria
 'Alda dezagun tratua' bihar eta etzi, Donostiako Emakumeen Etxean
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, tratu onak sustatzeak duen garrantziarengatik 'Alda dezagun tratua' jardunaldiak antolatu ditu hilak 23an eta 24an. Tratu txarrak ekiditeaz aparte tratu onak ereitia izango da jardunaldiaren helburua. 

Dononostiako Emakumeen Etxean izango biharko eta etziko jardunaldiak, On:Giz elkarteak, Pilar Sampedro psikologo eta sexologoak eta Por los buenos tratos ekimeneko lagunek parte hartuko dute ekitaldi desberdinetan.
Jardunaldietan maitasun harreman duinen inguruan ariko dira parte hartzaile guztiak, tratu txarretaz soilik hitz egin beharrean, gutxiago aipatzen diren tratu on horien inguruko gogoetak egiteko.
Gazteen arteko harremanen inguruan ariko dira, eta "gazteen artean ongi tratatzen al dugu elkar?" galderaren erantzuna aztertuko dute bihar eta etzi Donostiako Emakumeen Etxean.