Husteak erdia ustel

Imajinatu langile auzo bat, industriara krisia iritsi zenean pixkanaka grisago eta isilago bilakatu zena.

Eta ia ikusezin bilakatu zenean berriz biziberritua, margotua; egunero ogi egin berriaren usainez eta auzotarren ahotsez esnatzen dena; bere burua sortuz mundu eredu berriak proposatzen dituena.

Eta auzo ikusezina zena fokuak hartzen du; mundu eredu berriak nahi dituztenen erreferente eta eredu zaharretik mugitzeko beldur direnen ikara bilakatzen da. Botereak baditu milaka aurpegi: argi-indarraren multinazionalak, kasko gorriak, eta hiriak eraikitzeko auzoak “suntsitu” nahi dituzten alkateak. Errekaleorrek argi du, ordea.

Husteak erdia ustel.