Zuzenean eragingo dizuten 4 aldaketa WhatsAppen
Adi ibili aurrerantzean partekatzen dituzun mezuekin!
WhatsApp aplikazioak berritasunak dakartza, eta horietako lau asko interesatzen zaizkizu; laster, hau gertatuko da zure mezuak bidaltzeko app erabilienean:
1) PRIBATUTASUNA: MEZU BAT BIRBIDALI DELA JAKINGO DUGU: lagun batek kontatu berri dizuna kopiatu eta lagunen txatean partekatzen duzun horietakoa zara? Adi, hemendik aurrera, mezuen kopiaz ohartaraziko digu eta aplikazioak. Berdina gertatuko da audio, bideo eta argazkiekin. Arrazoia? Segurtasuna bermatzeko eta jazarpena ekiditeko saiakera da.
2) ORDAINKETAK WHATSAPP BIDEZ: Txinan sekulako arrakasta du WeChat ordainketak zuzenean egiteko aukera eskaintzen duen app-ak, eta Indian Bizum-aren antzeko zerbait probatzen hasi dira; hala, lagunen artean dirua mugitzeko aukera aztertzen ari da WhatsApp. Dagoeneko ez dago afaria ordaintzeaz libratzeko modurik!
3) BIDEO-DEIAK TALDEAN: Aukera hau ofizialki konfirmatu dute; hemendik gutxira, taldeko bideo-deiak egiteko aukera eskainiko du WhatsAppek. Berritasun hau askotan eskatu dute app-aren erabiltzaileek, batez ere gazteenek. Zurrumurruek diote gehienez hiru lagunek parte hartu dezaketela bideo-deietan.
4) IRITSI DIRA PEGATINAK: Batzuek maite dituzte, beste batzuek sekulako gorrotoa diete. Japonian nagusi den LINE aplikazioan oso erabiliak dira pegatinak edo stickerak, eta emotikonoen antz handia duten arren, handiagoak eta garatuagoak dira. Zertarako adierazi zure sentipenak pegatina batek hobeto deskribatzen badu nola zauden?