Zurito, garagardo berria jaio da

Formatu txikiko edaria kaleratu dute Donostian; dastatu duzu?

Zurito izeneko garagardoa sortu dute Donostian; artisau garagardoa da eta 18 zentilitroko botilatxoetan merkaturatuko dute, zurito neurrian, hain zuzen.

 

Sortzaileen esanetan, Zuritok zapore arina du, baina izaera handiko produktua da; Indar Unanue surflariak, Casa Julianeko Matias Gorrotxategik, eta Aitzol Atutxa aizkolariak, egingo dute garagardoaren promozioa. Dastatzeko prest?