Zurekin baina zu gabe
Bikote txinatar bat hiru bider banandu eta beste bi aldiz ezkondu da aste berean. Kimika falta argudiatuta egin omen zuten lehenengo dibortzio eskaera erregistro zibilean. Dibortzioaren hasiera bateko terminoek, ordea, inongo sostengu ekonomikorik gabe utziko omen zuten emakumea eta, hain zuzen ere horrexegatik, banantzeko baldintzak behin eta berriz aldatu eta egokitu ditu horretarako behar adina aldiz ezkonduta eta bananduta. Astebeteko epean!