Zure tesia sei mezutan txiokatzeko gai zara?

"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 4. edizioa azaroaren 20an izango da. Animatu!

Azaroaren 20an erronka polita dute euskal ikertzaile gazteek. Urteetako ikerketa lana 6 txiotara laburtu behar dute. Honekin Txiolari ulergarriena edo Txiolari originalenaren titulua eskuratu dezakete. Eta trukean euskal ikertzaile hauen guztien argazki eder bat irudikatzeko aukera izango da!

Azaroaren 20an ikertzaile euskaldunen lana gizarteratzeko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia4) lehiaketa egingo du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Ikertzaile euskaldunak biltzeko aukera paregabea izango da eta ezkutuan geratzen den lan guzti hori kaleratzeko plaza.

Doktoregaiei edo doktoreei (2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztutakoei) zuzenduta dago eta sari bi banatuko dituzte: Txiolari ulergarriena 500€ eta Txiolari originalena 300€.

Dagoeneko zehaztu dute bi irabazleak izendatuko dituen epaimahaia: