Zure erosketak berdetzea eragozten dizkizun 5 gezur eta hauen irtenbideak

Telazko poltsetatik haragia jateraino, jasotzen ditugun albisteak nahasgarriak izan daitezke batzuetan. Benetan erosketa jasangarria egitea bada zure helburua badira zenbait ideia benetan funtzionatzen dutenak.

Geroz eta gehiago kezkatzen gaitu jan eta edaten dugunak, denok saiatzen gara gauzak ongi egiten. Gure erosketa jasangarria izatea nahi dugu, baina batzuetan ez da erreza helburua lortzea. Horretan lagundu nahian zabaldu diren bost gezur eta hauen irtenbideak zerrendatuko ditugu; helburuetatik zuzenean ekintzetara igaro gaitezen:

1. Ezin dut plastikoagandik ihes egin
Badakigu errazagoa da esatea egitea baino, izkin guztietan dago, edonora begiratu eta han plastikoa: jogurt ontzian, espinaka poltsetan, hortzetako pastan... Ez da harritzekoa beraz urtean 1.844.064 tona plastiko ontzi kontsumitzea munduan. Eskerrak kopuru horren ia %80 birziklatzen dela, baina ez da nahikoa.

Irtenbidea: Ahaztu plastifikatutako berduraz eta erosi ontziratu gabe dauden produktuak. Hori bai, ez ahaztu zure telazko poltsa berrerabilgarria. Ekintza hau ohitura bilakatzen baduzu plastiko asko kenduko duzu saskitik eta arnasgune bat eskainiko diozu planetari.

2. Telazko poltsa bakarra eramatearekin nahikoa da
Erosketekin sortzen dugun kutsadura ekiditeko plastikozko doako poltsen amaiera arrakastatsua izan da. Supermerkatuek adierazi dutenez %85ean murriztu da euren plastiko gastua. Haatik, oraindik gehiegi dira. Horregatik pentsatzen dugu telazko poltsa bat eramatea supermerkatura, baina erdizkako irtenbidea suertatzen da. Gobernu daniarrak argitaratu duen ikerketa batek kezka sortu du adituen artean: Ez gara behar adina kotoizko poltsa erabiltzen ari eta besterik gabe etxean pilatzen ditugu.

Irtenbidea: Ingurugiroaren inpaktua murrizteko 149 aldiz erabili behar dugu bakoitzak kotoizko poltsa ikerketa horren arabera. Beraz, atera armairutik telazko poltsak eta eduki ditzagun eskura.

3. Ez da ezer gertatzen haragia jateagatik
Ba bai gertatzen da: modu jasangarriagoan erosi nahi badugu haragi gutxiago eta barazki gehiago erosi beharra dugu. Environmental Research Letters aldizkarian argitaratutako ikerketa batek baieztatzen duenez C02a gutxitzeko neurri pertsonalik eraginkorrena dieta begetarianoa jarraitzea izango litzateke. Hain litzateke eraginkorra kotxea ez edukitzeak baino onura hobeak dituela gure planetarentzat.

Irtenbidea: Sartu barazki gehiago saskian, negutegi efektua sortzen duten gasen 0,8 tona ekidin litezke horrela. Haragi gorriaren ekoizpenak janari, ur eta lur asko behar ditu, horregatik honen kontsumoa gutxitzea onuragarria da.

4. Ez dago bizitzarik supermerkatutik harago
Oraindik ere askok pentsatzen dute janari lokalak edota garaikoak garestiak direla, baina hau ez da beti horrela izaten, eta supermerkatu eta hipermerkatuetatik harago badago non erosi.

Irtenbidea: Ekoizleen merkatuak eta plataformak bisitatu. Gurean Labore bezalako kooperatibetan inguruko nekazarien produktu freskoak aurkitu daitezke. Gainera, baserritarrei laguntzeaz gain osasunean irabaziko duzu plastiko gutxiago pilatzen duzun bitartean.

5. Detergente begetala ez da existitzen
Hala ez badirudi ere, plastikorik gabeko komertzioak haziz doaz planetaren mesederako. Oraingoz oasi txikiak baldin badira ere, “plastikorik gabe” etiketak “glutenik gabe” berriak dira, kontzientzia berdea modan baitago.

Irtenbidea: Bilatu zure inguruan zero waste (zaborrik gabe) bezala izendatzen diren dendak. Produktuak enbalajerik gabe saltzen dituzte, kristalezko ontzietan, detergente begetala... hipsterregia dirudi honek, baina benetan planetari lagunduko diozu eta gainera kuadrillako modernoena izango zara!