Zure argazkia GAZTEZULO-ren 2026ko egutegian ikusi nahi baduzu, parte hartu lehiaketan!
Argazkizalea bazara, erronka polita duzu: 2026ko egutegirako argazki dotore bat atera eta guri bidali urriaren 27a baino lehen. GAZTEZULOren eta Jakin-en harpidetza digitalak eta Lizarra Kanpinean egonaldia irabaz ditzakezu.
GAZTEZULOn mugarri ederra finkatu dugu urrian, 25 urte bete baititugu. Urteurrenaren aitzakian, GAZTEZULOren irakurleak eta jarraitzaileak izan zaituztegu gogoan, eta zuen parte-hartzea bultzatu eta zuekin urteurrena ospatzeko asmoz, argazki lehiaketa jarri dugu martxan.
GAZTEZULOren 2026ko egutegia berezia izango da, zuen argazkiek jantziko baitituzte datorren urteko hilabeteak. Hortaz, zure argazkia gure egutegian ikusi nahi baduzu, gure lehiaketan parte hartu beharko duzu!
Adi, argazkiek baldintza hauek izan beharko baitituzte:
- Gaia: Berdea. Kolore ederra izateaz gain, GAZTEZULOren eta gaztetasunaren kolorea da.
- Argazki horizontala izatea.
- Argazkiaren neurria: 2835x2008 pixel gutxienez.
- Argazkiaren formatua: Jpg.
Horretaz gain, lehiaketan parte hartzeko baldintza hauek ere bete eta onartu beharko dira:
- Parte-hartzaileak 16 urtetik aurrerako gazteak izango dira.
- Aurkezten diren argazkiak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.
- Nahi adina argazki bidal daitezke.
- Parte hartzeko azken eguna urriaren 27a izango da.
- Hautatutako argazkien egileek GAZTEZULOri uzten dizkiete euren irudien komunikazio eskubideak. GAZTEZULOk argazkiok nahi bezala egokitu ahal izango ditu beharrezkotzat jotzen dituen formatu eta euskarri guztietan erabili ahal izateko, horretarako egileari inolako baimenik eskatzeko beharrik izan gabe.
- Lehiakideak izango dira aurkeztu dituzten obren erantzule, baita lanaren gain hirugarrengoek aurkez lezaketen edozein erreklamazioren aurrean ere, hala nola, egiletzari, irudi eskubideei, originaltasunari, antzekotasunari, kopiari, etab., dagozkienak.
- Lehiaketatik kanpo geratuko dira bereizkeria, arrazakeria, homofobia, indarkeria edo sexismoa iradokitzen duen argazki oro.
Eta nola ez, sariak ere izango dira. Hautatutako hamabi argazkien egileek GAZTEZULOren eta Jakin-en harpidetza digitala irabaziko dute, eta Lizarrako Kanpinean egonaldia zozkatuko da parte-hartzaile guztien artean.
Hartu kamera edota mugikorra, eta hasi argazkiak ateratzen!