Zumaiako Julene Azpeitia ipuin lehiaketara aurkezteko epea zabalik da

Irailaren 30era bitarte bidali beharko dira gutxienez sei orrialde eta gehienez hamabost izango dituzten kontakizunak.

Literatura sorkuntza bultzatzen jarraitzeko asmoz, Julene Azpeitia 36. ipuin lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak. Idazlaneko euskaraz sortuak izan beharko dute, teknologiaren laguntzarik gabe, eta originalak, jatorrizkoak, saririk edo laguntzarik jaso gabeak eta argitaratu gabeak. 

Gaia librea izango da eta ipuinak sei orrialde izan beharko ditu gutxienez eta hamabost gehienez, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik.

Lanak irailaren 30era arte aurkez daitezke. Postaz (Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen plaza 1. 20750, Zumaia) bidal daiteke eta baita emailez ere, euskara@zumaia.eus helbidera. Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, datu hauek jasotzen dituen dokumentua bidali beharko da, postaz bada gutunazal itxi batean, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita. Barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia jaso beharko dira.

Hiru sari emango dira: lehena, 3.000 eurokoa; bigarrena, 1.500 eurokoa; eta hirugarrena, Zumaiako onenaren saria, mila eurokoa. 

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.