Zulozaleak gero eta gehiago
Zulozale.com topagunea abian jarri genuenean nahikoa zalantza bagenuen: ea zuen gustukoa izango zen, sarean beste atariak izanik gureak tokirik izango ote zuen, zenbat lagun bilduko ote zituen
Kezkak uxatu ditugu lagunak! Dagoeneko ehundik gora Zulozale gara! Eta Euskal Herriko bazter guztietatik etorriak, gainera. Eskerrik asko guztiei eta segi horrela, pausoz pauso, lagunarte euskaldun eta erraldoia osatzeko bidean gara eta.
Nahi duzuna lortzea oso garrantzitsua da. Zulozaleko kide izateak horretan lagunduko zaitu. Saiatu horretan eta partekatu zure bilakaera beste hainbat lagunekin. Segidan dituzu webgunea egoki eta erraz erabiltzeko aholku batzuk:
Zure profila sortu
Zulozalen parte hartzeko, profila sortzea da lehendabiziko pausoa. Lehenik "Hasi saioa" ikurra klikatu behar duzu. Ondoren, "Alta eman erabiltzaile bezala" aukera klikatu, segidan zure datuak sartu eta, azkenik, "Kontua sortu" aukera sakatu. Jada zurea da ZULOZALE.COM.
Zure zaletasunak partekatu
Zeintzuk dira zure zaletasunak? Zer egin nahi duzu bizitzan? Idatz ezazu egin nahi duzun hori, eta jende askok bat egingo du zurekin. Alderantziz ere izan daiteke: zuk bat egin dezakezu jendearen zaletasunekin. Besteen zaletasunekin bat egiteko, lehenik klik egin ezazu zaletasunaren gainean, eta ondoren, saka ezazu aukera hauetakoren bat: "Egin nahi dut" edo "Jada egin dut".
Nork ditu zure zaletasunak?
Zalantzarik ez dago: jende askok zure zaletasun berak ditu! Zaletasun berdinean alta emanda zaudeten lagunek, mezuak trukatu ahal izango dituzue. Horretarako, "Mezua gehitu" aukera klikatu. Gogoan izan: beharrezkoa da zaletasun berean alta emanda egotea, zaletasun horren inguruan mezuak trukatu ahal izateko. Lagunak zaletasun berean alta emanda egon gabe, ez dago mezuak trukatzerik!
Zaletasunaren inguruko mezuak
Mezuak bizi-bizi trukatzea, horixe da afera, informazioa eman, esperientziak partekatu Norbaitek bere asmoak gauzatu nahi baditu, eta bere esperientziak konpartitzeko gogoz badago, "Jada egin dut" aukera klikatu dezake. Beste batzuek, euren asmoak bete ezinik, etsi dezakete: "Amore eman dut" aukeran klik eginda, euren bizipenak partekatu ahalko dituzte. Bete gabeko ametsetatik ere asko ikasi daiteke eta