Zulo ***

Gizon arrunta da Miguel. Ez da aberatsa. Ez du politikarekin inongo harremanik. Ezta etsairik ere. Hala uste du berak, behintzat. Egun batean, ezezagun batzuek bahitu egingo dute. Ordu batzuk geroago, zulo batean esnatuko da. Hasiera batean, bahitzaileak nahastu direla pentsatuko du. Haiekin hitz egitea alferrikakoa da, ostera. Tenore horretan, izuak hartuko du. Miguelen egoerak okerrera egingo du, eta haren sufrimenduak bortxaz kolpatuko du ikuslea. Dogma mugimenduaren itzala nabari da kritikak laudatutako pelikula gordin honetan. Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Sitgesko Zinemaldian Carlos Martin Ferrera zinemagilearen estreinako filmak. Thriller psikologiko klaustrofobikoa da oso.