Zuhaitzez zuhaitz, komunitate indigenek, Andeak oihanberritu dituzte
Ekintza honekin krisi-klimatikoaren efektuei aurre egitea espero dute.
Peruko komunitate indigenek munduko basorik garaienak, Andeak, oihanberritu dituzte jada existitzen dena kontserbatzeko eta gizakiak hondatutakoa lehengoratzeko.
Ahalegin handiak egin dituzte queñua deitzen dieten espezie endemikoa Andeetan hazi dadin. Acción Andina edo Andetar ekintza izena jarri diote proiektuari. Bertako herri tradizionalek queñua basoak oihanberritu nahi dituzte. Baso hauek deforestazioagatik, artzaintzagatik eta baso suteengatik kaltetuak izan dira.
Mota hauetako basoak altuera handiko guneetan hazten dira. Garaienek itsaso mailatik 5.000 metro gorako altuera eskuratzen dute eta garrantzia handikoak dira Lur planetarentzat. Andeetako ekosistema bakarra da munduan, bioaniztasun handikoa eta ezinbestekoa Andeetako eta Amazonaseko komunitateentzat, hauen bitartez eskuratzen baitute beharrezkoa duten ura.
Queñua zuhaitzek modu armoniatsuan egiten dute lan bere inguruarekin. Altitudea profitatzen dute hodeien hezetasuna eskuratzeko eta berau, bizitzeko horren beharrezkoa den likidoan bihurtzen dute. Ur honek bertako ibaietan amaitzen du. Zoritxarrez, queñua basoek, munduko beste hainbat basok bezala, deforestazioa ezagutu dute eta egun 500.000 hektarea baso besterik ez dira geratzen.
Kalte hau murrizteko, bertako komunitateak munduko basorik altuenak berreskuratzeko lanetan ari dira. Galdutako milioi bat hektarea baso berreskuratzea da helburu nagusia. Xede hori buruan, komunitate indigeneko kideek bizkarrean queñua-k hartu eta malda ezin aldapatsuagoetatik gora igotzen dira basoak oihanberritzeko gogotsu. Egun bakarrean, adibidez, 100.000 zuhaitz landatu zituzten. Ekimen honetan adin guztietako gizonezko, emakumezko eta haurrek parte hartzen dute.
