Zubi bat ebatsi dute
Lapur talde batek Bosniako Mostar herriko zubi bat ebatsi eta txatar gisa saldu du. Zubia burnizkoa zen, 12 metroko luzera zuen, eta ez zuen kalterik izan 90eko hamarkadaren lehen erdialdean izandako gerran. Auzotarrek, lapurrak zubiaren zatiak eramaten ari zirela ikusita, salaketa jarri zuten komisaldegian. Polizia ebasleen bila joan zenean, zati gehienak txatartegian zeuden.