Zortzi talde ariko dira bihar Kalera Rock Jaialdian

Bihar –hilak 25– Durangon izango da Kalera Rock elkartasun jaialdia. 14:00etan Landako Gunean hasiko dira bazkaria, elektrotxaranga, graffitiak, puzgarriak eta bertsolariak eta 17:00etan irekiko dituzte kontzerturako ateak.


Guztira zortzi taldek osatzen dute Kalera Rock jaialdiko kartela, horien artean zazpi talde euskaldun daude eta Valentziako Obrint Pass da zortzigarena.
Bazkariaren ondotik, arratsaldeko 17:00etan irekiko dituzte kontzertuetako ateak, eta 17:30etan hasiko da emanaldia. Trikizio, Betagarri, Des-Kontrol, Habeas Corpus, Bizardunak, Vomito, Ze Esatek eta Obrint Pass nagusituko dira besteak beste.
Oraindik ere sarrerak eskuratu ez dituenarentzat, aurretik jaialdiko web orrian erosi ditzake, edo bihar, 12:00etatik aurrera Plateruena Kafe Antzokiko takilan. GAZTEZULOk zozkatu zituen lau sarrera bikoitzen irabazleak Nahikari Apodaka, Koldo Rodriguez, Bea Santamaria eta Maialen Ziarzolo izan ziren.