Zortzi mila milioi biztanletara iritsi gara Lur planetan

Nazio Batuen kalkuluaren arabera, aste hontan Lurra 8.000 milioi biztanleko populaziora iritsiko dela.

Berau kalkulatzeko estatistiketan oinarrituta kontagailu bat sortu dute, Worldometer izenarekin, eta bertan sakatuz gero ikus genezake jada estimatzen zen kopurua gainditu dugula. 

Hona hemen, urte ezberdinetan munduak izan duen pertsonen biztanle kopurua eta baita 2037 eta 2058 urteetarako aurreikuspenak ere. Datuak hemendik hartu ditugu.

Gaurko 8.000 milioi horietan, erdiak munduko 8 herrialdetan bizi dira. 1.426 milioi Txinan, baina kopuru horretatik gertu Indian, 1.417 milioi.

Mugarria

Urtea

Mila milioi

1804

2 mila milioi

1927

3 mila milioi

1960

4 mila milioi

1974

5 mila milioi

1987

6 mila milioi

1998

7 mila milioi

2010

8 mila milioi

2022

9 mila milioi (aurreikuspena)

2037

10 mila milioi (aurreikuspena)

2058

Amaitzeko, tresna bitxi bat. Jakin nahi zu jaio zinen urtean zenbat pertsona gehiago zeuden munduan? Horretarako sakatu hemen.