Zortzi herrialdek zero igorpen neto eskuratzea lortu dute
Munduko zortzi herrialdek zero igorpen neto jada eskuratuak dituzte krisi klimatikoaren aurkako borrokan. Modu honetan, "karbono hustubide" hauek urtero atmosferara igortzen den dioxido karbonoa xurgatzen dute. Gehienak herrialde txikiak badira ere, lorpena esanguratsua da.
Klima aldaketaren aurkako ekiteko herrialde ugari konprometitu dira zero igorpen neto eskuratzera. Europar Batasuna, Estatu Batuak eta beste herrialde askok 2050. urterako helburu hori bete nahi dutela zin egin dute. Alabaina, eskutada bat herrialdek igorpenak jada kontrolpean dituzte.
Zero igorpen neto eskuratzen dela esaten da atmosferara igortzen den karbono dioxido kopurua baino gehiago xurgatzea lortzen denean. Mundu mailan, berotegi efektua ekiditeko, zero igorpen neto ekuratzea funtsezko ekintza izango da.
Igortzaile handi eta txikiak epe luzera planak garatzen ari dira energiaren, elektrizitatearen, garraioaren eta laborantza bezalako jarduerak deskarbonizatzeko.
Hauek dira, Energy Monitor-en ikerketaren arabera, zero igorpen neto eskuratu dituzten zortzi herrialdeak.
Bhutan
Iraupeneko laborantza, basogintza jasangarria eta turismoa dira Bhutanen jarduera ekonomikorik nagusienak. Himalaiako mendien artean ezkutatuta, denbora luzez aplikatu dituzte basogintza jasangarria bultzatzeko neurriak. Bertako parke nazionalak babestuta daude eta herrialdearen bost zatitatik bi estaltzen dituzte.
Komoreak
Uhartedi bolkaniko hau Indiako Ozeanoan aurkitzen da, Afrikar kostaldearen mendebaldean, Madagaskarren iparraldean. Munduko herrialderik behartsuenetako bat da, 800.000 bat biztanlez osatua. Bere lau irletako lau hirietan populazio dentsitatea izugarria da. Euren jarduera nagusiak laborantza, arrantza eta aziendaren hazkuntza dira eta hauek igorpen oso urriak dituzte herrialdean aplikatzen diren ingurumen babeserako neurri zorrontzengatik.
Gabon
Kongoko oihan tropikalek Gabon herrialdeko lurren %88 estaltzen dute. Deforestazioaren aurkako konpromiso indartsuagatik eta baliabide naturalen kudeaketa jasangarriagatik dago zerrenda honetan. Kongoren arroan kokatua, munduko karbono hustubiderik handienetakoa da. Gabonek karbono dioxido oso gutxi igortzen du eta kopuru izugarriak xurgatu.
Guyana
Guyana zuhaitzetan aberats den beste herrialde bat da. Hego Ameriketako iparraldeko kostaldean aurkitzen da, amazoniar oihanaz inguratuta. Jada zero igorpen neto eskuratuta, herrialdearen helburua 2030. urterako %70ean egungo igorpenak murriztea da. Alta, 2019. urtean petrolio ekoizpen berrienaren titulua eskuratu zuen eta horrek bere helburu jasangarriak zapuztu litzake.
Madagaskar
Indiar Ozeanoak inguraturik, Madagaskar uhartea Afrikaren ekialdeko kostaldean aurkitzen da. Laborantza eta arrantza dira bere jarduera ekonomiko nagusiak. Egun zero karbono netoko herrialdea bada ere, herrialdean burutzen diren deforestazio jarduerek jada beteak dituzten helburuak zapuztu litzakete eta 2030. urterako dioxido karbonoa igortzen duten herrialdearen zerrendara batzeko aukera ugari ditu.
Niue
Ozeano Barearen hegoaldean dagoen koralezko uharte txikia da. 2.000 bat pertsona inguruko populazioa du eta bertako asko atzerrian bizi dira. Arrantza, laborantza eta turismoa dira herrialdeko jarduera ekonomiko nagusiak. Herrialdeak igorpen globalen %0,0001 ordezkatzen du. Alta, bere posizioak zaurgarri bihurtzen du krisi klimatikoaren ondorioetara. Itsas mailen gorakadak, ozeanoen azidotzeak eta zikloien mehatxuak arrisku larrian utzi du herrialdea. 2004. urtean Niueko hiriburua den Heta suntsituta gelditu zen zikloi bategatik.
Panama
Glasgowen ospatu zen COP26 goi-bileran Panama, Surinam eta Bhutanekin batera karbono igorpen negatiboa duten herrialdeen aliantzara batu zen. 4,5 milioi biztanleko populazioarekin, herrialdearen %65 baso tropikalez estalita dago eta gobernuak 50.000 hektarea basoberritzeko helburua du 2050. urterako, are eta gehiago hobetuz herrialdearen jasangarritasuna.
Surinam
Surinam amazoniar herrialde txikia da, basoetan aberatsen diren herrialdeen artean dagoena. Bere lur osoaren %93 zuhaitzek estaltzen dute. Surinamengo basoek milioika tona CO2 xurgatzen dituzte eta bioaniztasuna sustatu.