“Zoramena”

Aurtengo ezustekoa izan daiteke. Alex Sardui, Exkixu taldeko ahotsa izandakoaren egitasmoa da Gatibu. Lan honetan bildutako kantuak gitarra soinu sendoetan oinarrituta daude eta hitz guztiak Alexek berak eginak dira. Aipatzekoa da Extremoduroko Roberrek diskoan parte hartu duela eta euskaraz abesten ere ausartu dela.