Intsektu famatuak
Urtero 18.000 bat animalia eta landare berri aurkitzen dira. Horietako askok famatuen izenak daramatzate.
Pertsona famatu batzuk zientzialarien inspirazio iturri bilakatu dira. Intsektu, araknido, anfibio eta hegazki askok politikako, musikako, zinemako eta telebistako izar askoren izen berdina izateko zortea (edo zoritxarra) dute.
Entomologo batek eltxo bati Scaptia beyonceae izena jarri zion, zomorro honek atzealdean duen urre koloreagatik. Izenak, abeslariak Bootylicious bideoan, jantzi zuen urre koloreko soinekoari egiten dio erreferentzia. Modu honetara, adituak, munduak intsektu honen berri izatea lortu zuen. Eltxoa 1981ean ezagutu zen, divaren jaiotza gertatu zen urte berdinean.
Beste adibidea Agra katewinsletae kakalardoa da. Kate Winsleten omenez jarria. Bere itxura fisiko antzekoagatik, beste kakalardo bat Agra schwarzeneggeri izendatu zuten Arnold Schwarzenegger-engatik. Ekuadorko igel batek Charles printzearen izena du, hau da Hyloscirtus princeharlesi. Herrialde berdineko liztor bat Aleiodes shakirae da, dirudienez Shakiraren moduan mugitzen delako.
Munduan 46.500 armiarma espezie daude. Malasian kolore horiko armiarma erraldoia bizi da eta bere izena Heteropoda davidbowei da, abeslariaren omenez. Harrison Ford eta Angelina Jolie-k ere badituzte euren armiarmak, Calponia harrisonfordi eta Aptostichus angelinajolieae. 2020an, Greta Thunberg-en ohorez, Madagaskarren bizi den armiarma ehiztari espezie bati Thunberga izena jarri zitzaion munduko gune horretako bioaniztasunaren galera azpimarratzeko helburuarekin.
Eta zuk, espezi berri bat aurkituko bazenu, nola deituko zenioke?