Zombies Can't Jump

Presta zaitez zonbien inbasiorako! Hartu armak, eraiki defentsak eta dibertitu tower defense motako joko honekin. Zonbiek uki ez zaitzaten lortu behar duzu, eta horretarako, TNT leherkariak, arantzadun bolak edota bestelako materiala eskuratu ahal izango duzu. Hori bai, behin zonbi batek ukitzen zaituenean, akabo, game over. Gailu mugikorretan deskargatu dezakezu edo garatzaileen webgunean bertan zuzenean jolastu: okijin.com