[ZIRT-ZART] NAGORE BERMEOSOLO: “Amamaren memoria gordetzeko, haren bizipenak eta istorioak idatzi ditut”

Nagore Bermeosolo Saituak (Gernika, 2001) Business Data Analytics ikasi zuen eta enpresei haien jardunean adimen artifiziala egokitzen laguntzen die. NAZ taldean aritzen da abesten eta kantuak sortzen, eta pianoa eta baxua jotzen ere hasi da.

Zure bizitzako egun bat berriz bizi ahalko bazenu, zein eta zergatik?
2016. urteko uztailera bueltatuko nintzateke. Orduan Gernikako Gaudeamus abesbatzan kantatzen nuen eta Munduko Abesbatzen Lehiaketan parte hartzeko aukera izan genuen, Errusiako Sochin hain zuzen ere.
Nola hartzen dituzu erabaki zailak?
Erabakiaren inguruko alde positibo eta negatiboak paper batean idaztea dut gustuko. Hartara, beste perspektiba batekin eta argiago pentsa dezaket.
Zer da norbaitengatik egin duzun ekintzarik onena?
Amamaren memoria gordetzeko, haren bizipenak eta istorioak idatzi ditut, beti gurekin gera daitezen eta belaunaldi berriek ere jaso ditzaten.
Zer da bizitzaren gauzarik onena?
Familiarekin, lagunekin zein maitaleekin sortzen eta mantentzen ditugun harremanak.
Zein da maite duzun aipua?
“The way we spend our days is the way we spend our life” (“Gure egunak nola igarotzen ditugun, hala igarotzen dugu bizitza”).
Zer animalia duzu kuttunen?
Txakurrak.
Fikziozko zer pertsonaia nahiko zenuke laguntzat?
Hannah Montana.


Non bizitzea gustatuko litzaizuke eta zergatik?
Aldi baterako Danimarkan bizitzea gustatuko litzaidake, bertako gastronomia eta diseinu garbia ditut gustuko.
Jabetzan duzun zer gauza bota beharko zenuke?
Erabiltzen ez dudan arropa.
Dena dakien izaki bati galdera bat egin ahal izango bazenio, zer galdetuko zenioke?
Euskara noiz sortu zen?


Diru trabarik izango ez bazenu, zer egingo zenuke?
Lanordu murrizketa eskatu, hobbyetarako denbora gehiago edukitzeko. Bestalde, gehiago bidaiatu, eta astero jatetxe berriak probatu.
Aurten gertatuko den zeren zain zaude?
Lagunekin dudan proiektu musikalean, NAZ taldean, egingo ditugun aurrerapenen zain nago: kantu berriak, instrumentu berriak, kontzertuak...
Nola deskribatuko zenuke zure burua hiru hitzetan?
Baikorra, sentikorra eta antolatua.
Nolakoa izango litzateke ametsetako etxea?
Landaz inguratutako etxea, leiho handiak eta lorez eta argiz betetako gela koloretsuak dituena.
Tatuaje bat egin beharko bazenu gaur, zer izango litzateke?
Eguzkilore txiki bat.
Zer ezaugarri izan behar du nahitaez zure lagun batek?
Eskuzabaltasuna.

Norekin kolaboratzea gustatuko litzaizuke? Zergatik?
Bengorekin edo Idoiarekin, beraien abestietan sartzen dituzten mezuak gustuko ditudalako.
Zer soinu edo zarata gustatzen zaizu gehien?
Itsasoarena.
Nor da zure idazlerik gogokoena?
Karmele Jaio.
Zer bertute balioesten da behar baino gehiago?
Lan egiteko bizitzea.
Etxeak su hartuz gero, zer objektu salbatuko zenuke?
Nire aitonarena zen argazki-kamera analogikoa.
Puntuala zara ala beti berandu iristen den horietakoa?
Puntuala.
Zure taldearen hurrengo kantuak Whatsappeko zure azken mezuaren izenburua izango balu, zer izen izango luke?
"Ze ordutan zatozte?".


Zer kultur produktu erosi duzu azkenaldian zuretzat? Eta beste norbaitentzat?
Blue Sisters izeneko liburua, amarentzat eta niretzat.
Zer prestatu ahalko zenuke oraintxe bertan hozkailuan daukazunarekin?
Tortilla frantsesa eta barazkiburritoa gaztarekin.