ZIRT-ZART: ANTTON TELLERIA
“Bertsolaria izatea behar baino gehiago balioesten da”
ANTTON TELLERIA (TOLOSA, 1993) ‘NEKATUTAK’ UMOREZKO BAKARRIZKETAREKIN DABIL PLAZAZ PLAZA. TELEBISTAKO ‘MIHILUZE’ SAIOAN AURKEZLE ERE BADA EGUN, ETA MIHIA LUZEA DUELA ERAKUTSI DU BESTE BEHIN.
- Zer kultur produktu erosi duzu azkenaldian zuretzat?
Como Orquestar una comedia (John Vorhaus, 2017). - Eta beste norbaitentzat?
James Taylorren kontzerturako sarrerak. - Zein da jaitsi duzun azken aplikazioa?
Arinpark, isuna jaso berritan. - Zer prestatu ahalko zenuke oraintxe bertan hozkailuan daukazunarekin?
Entsalada bat, oso tristea.
- Zure hurrengo bakarrizketak Whatsappeko zure azken mezuaren izenburua izango balu, zer izen izango luke?
Jajaja. - Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
"Egia esan..." - Zer abesti aukeratuko zenuke zure hiletarako?
Espainiako himnoa. - Zein da ezagutu dituzun pertsona ezagunen artean gehien gustatu zaizuna?
Arnold Schwarzenegger. Oso gertukoa da.
- Zer bertute balioesten da behar baino gehiago?
Bertsolaria izatea. - Bizirik dagoen zein pertsonak sortzen dizu mespretxurik handiena?
"Eskerrik" esaten duen edonork. - Zein da zure denbora-pasarik kutunena?
Sofan botata egotea. - Zein da zure damurik handiena?
Sofa hobea erosi ez izana.
- Zer da apustu bat tarteko egindako tontokeriarik handiena?
Ikus-entzunezko komunikazioa ikastea. - Gertaera historiko bat aldatu ahalko bazenu, zein izango litzateke?
Sofa txar hura erosi nuen eguna. - Zer ezaugarri izan behar du nahitaez zure lagun batek?
Otorduetarako konpainia ona izatea. - Zer gezur esan duzu gustuko zenuen norbait txunditzeko?
Oso heldua naizela. - Zein ohitura jaso duzu gurasoengandik?
Oinak lurrean izatekoa. - Dirua traba ez balitz, zer egingo zenuke?
Dirua, traba? Kar-kar-kar. - Zer da anaiari egindako gauzarik ankerrena?
Jaio izana. - Zure zer ezaugarri gustatzen zaizu gutxien?
Beldurra. - Eta gehien?
Dirua.
- Jabetzan duzun zer gauza bota beharko zenuke?
Kalabazinarekin espagetiak egiteko makina. - Zein da mugikorrarekin atera duzun azken argazkia?