[ZIRT-ZART] Andoni Calvo: “Gizakiaren eta kapitalismoaren alderik ilunena ezagutu nuen Los Angelesen”

Andoni Calvo (Aretxabaleta, 1994) kazetaria da EITBn. Komunikazioa eta politika maite ditu, eta baita gaurkotasun kontuez hitz egitea eta 'look'-ak zaintzea ere

Interneten zer gauzen bila aritzen zara gehien?
Google Maps-en munduko edozein leku kuxkuxeatzea ikaragarri gustatzen zait.
Zer prestatu ahalko zenuke oraintxe bertan hozkailuan daukazunarekin?
Arrautza frijituak, Extremadurako urdaiazpiko edo txorizoarekin.
Zein da jaitsi duzun azken aplikazioa? Asko erabiltzen al duzu?
Osakidetzako Osasun Karpeta. Berandu jaitsi dut eta momentuz ez dut askorik erabiltzen.
Zein da zure beldurrik handiena?
Langabezian gelditzea.
Goibel zaudenean jaten duzun jakia? Zergatik?
Uf, egoera horretan nahiago dut ezer ez jatea eta ardo beltz kopa bat edatea.
Beti gomendatzen duzun telesaila edo pelikula? Zergatik?
Paquita Salas. Terapia dela uste dut eta umorezko telesailik sakonena iruditzen zait.

Fenomeno paranormal edo azaldu ezinen bat bizi izan duzu?
Ez, noski!
Nora ez zinateke berriro itzuliko eta zergatik?
Los Angelesera, gizakiaren eta kapitalismoaren alderik ilunena ezagutu bainuen bertan. Oscarrak izan arren, oso kaltetuta itzuli nintzen
bidaia hartatik.
Etxeak su hartuz gero, zer objektu salbatuko zenuke?
Nire katuak. Ez dira objektuak, benetazkoak dira. Bestela, gerran eraildako birraitonaren argazkia, dugun bakarra baita.
Zure zer ezaugarri gustatzen zaizu gutxien? Eta gehien?
Gutxien: ahoberoa izatea. Gehien: nire ausardia eta segurtasuna.
Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
“Me cag* en Di*s !!”.
Zer talentu izatea gustatuko litzaizuke?
Kantatzen jakitea.
Zein da fikzioko zure pertsonaia kutuna?
Yzma, The Emperor’s New Groove-ko bilaua.

Zein da ezagutu duzun pertsona ezagunen artean gehien gustatu zaizuna?
Nire lankide asko ezagunak dira eta mundialak! Afrika Baeta bera, adibidez, oso begirada berezia duen emakumea da, magikoa balitz
bezala.
Non bizitzea gustatuko litzaizuke? Zergatik?
Parisen. Frantsesak eta croissant erraldoiak ikaragarri gustatzen zaizkidalako.
Zein da zure denbora-pasarik kutunena?
Komunikazioari eta politikari buruz irakurtzea.
Zerk pizten zaitu emozio aldetik?
Musikak.
Miresten duzun norbaiti argazkirik edo autograforik eskatu al diozu?
Aspalditik lotsa ematen dit, baina bai, Ines Osinagari, bera baitzen nire ikonoetako bat nerabezaroan.

Zer soinu edo zarata gustatzen zaizu gehien?
Bozgorailuen edozein dardarak.
Zer beste lanbidetan aritzea gustatuko litzaizuke?
Ea, ez izutu, baina bai, politikagintzan.
Nolakoa litzateke zure egun perfektua?
Goiz esnatu, kirola egin, look-ik ikaragarriena jantzi, bazkari ederra lagunekin, eztabaida sutsu bat izan eta dantzan pasa egun guztia.
Berdin da zer lekutan.
Nork dakizki zure sekretu gehien?
Nire katuek, eta nire lagun Alexek.
Zer ezaugarri izan behar ditu nahitaez zure lagun batek?
Nire txantxak jasaten jakitea, nire umorea ulertzea.
Lagun bat laguntzeko egin duzun erokeriarik handiena?
Hegaldi bat hartu berehala ateratzeko, eta prezioa begiratu gabe.
Zer gairi buruz hitz egitea maite duzu?
Aktualitatea, batez ere geurea, Euskal Herrikoa, eta ahal bada gure pertsonaien inguruko txutxu-mutxuekin.
Nolakoa izan zen zure urtebetetzerik onena?
2024koa, 30 urte bete nituenekoa. “Met Gala” erraldoi bat antolatu nuen Bilbon, 100 pertsonarekin: familia, lagunak, lankideak, trabestiak, photocall-a… Ahaztezina izan zen!