Zirkunzisioa, HIESa saihesteko

Zimbaweko ministro guzti-guztiak zirkunzidatuko dituzte, eredu gisa. Herrialde honetan, populazioaren %14 da seropositiboa eta, ikerketa zientifiko zenbaitek adierazi dutenez ebakuntza horrek kutsatze-tasak %60 murriztu ditzakeela, ba horixe da Gobernuak hartuko duen neurria. Orain dela bi urte zirkunzisio kanpaina nazionala hasi zutenetik, 30.000 gizoni egin diete ebakuntza, eta 2015 baino lehen 1,2 milioira heltzea espero dute.