Zintzoenarentzat saria

Nepalen, ustelkeriaren kontra egiteko talent show bat abian jarri dute. Integrity Idol izena dauka, eta astero administrazio publikoko langilerik zintzoena saritzen dute. Saioak sekulako arrakasta izan du, eta milaka ikusle batzen ditu telebista aurrean. Lehen saioan jaso dituzten 50.000 sms bidezko mezuetatik gehienak Pradip Raj Kandel izeneko administrariarentzat izan dira, eta bera izendatu dute ‘langilerik zintzoena’. Gizonak lanean jarraitu beharko du, ordea, saria garaikurra eta zintzoa izatearen ospea baitira!