Zinemaldiko sarrerak salgai!
Dagoeneko salgai daude Zinemaldiko sarrerak! Oraindik ez dakizu zer ikusi edo nola erosi? Lasai, garaiz zabiltza eta! Jarraitu gure argibideak!
DONOSTIA SARIAK ETA GALAK:
- Ostirala, irailak 9, 9:00etatikaurrera: Sail Ofizialeko galetarako sarrerak(Inaugurazioa, Donostia Sariak eta Klausura), Internet bidez; gainerakokanaletan, irailaren 11ko (igandea) 9:00etatik aurrera.
SARRERAK EROSTEKO:
Filmetarako sarrerak erosteko jo hona:
Igandea, irailak 11, 9:00etatik aurrera: Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal Elkarguneko beheko solairua)eta Kursaal Elkarguneko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10sarreratik beherako erosketak), eta Interneten (www.sansebastianfestival.cometa www.kutxabank.net).
Sarrerak beste leku hauetan ere erosiahal izango dira: Victoria Eugenia Antzokian,Tabakaleran, Príncipe zinema-aretoetan (hilaren 16tik aurrera) eta Trueba etaAntiguo Berri zinema-aretoetan (hilaren 17tik aurrera). Antonio ElorzaBelodromoko sarrerak Antonio Elorza Belodromoko lehiatilatan bertan ere izangodira salgai saioak hasi baino bi ordu lehenago. Saio bakoitzeko gehienez 4sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7, 20 € balio duten saioetarako10 sarrera baino gehiago erostean % 25eko deskontua egingo da salmenta-kanalguztietan eta baita leihatilatan ere, baldin eta erosketa bakar batean egitenbada.
San Telmo Museoko emanaldietarako sarrerek dohainik izango dira eta gonbidapenak Zinemaldi Plazakolehiatilatan jaso beharko dira. Bestalde, Kutxabanken Gazte Txartela dutenek(Gaztekutxa, Visa K26 eta Vital Gazte) % 50eko deskontuaz gozatu ahal izangodute sarrera bakoitzean, K1-eko galetan eta Antonio Elorza Belodromoko saioetanizan ezik. Gainera, 1,00 € bakarrik ordainduko dute euskarazko azpitituluakdituzten filmetarako. Donostia Kultura Txartela eta Gazte Txartela dutenek %10eko deskontua izango dute 7,20 € balio duten saioetan. DK txartela ZinemaldiPlazako eta Victoria Eugeniako leihatiletan bakarrik erabili ahal izango da,GAZTE-TXARTELA berriz, Zinemaldi Plazako leihatiletan soilik.