Zinemaldiko glamourrarekin ez galtzeko gida

Donostia Zinemaldiaren glamour eta lilurakitsututa al zaitu? Ez larritu, gomendio hauekin zinemaren festa handiazgozatuko duzu!

 

Astebete eskas falta da Donostia Zinemaldiaren64. Edizioak bere alfonbra gorria zabaldu dezan, eta dagoeneko aurtengosorpresa handienak badakizkigu. Sarrerak laster jarriko dituzte salgai;aukeratu al dituzu zure gustoko filmak? Zure burua pixka bat galduta ikustenbaduzu, ez larritu; hemen gomendio batzuk topatuko dituzu zuk ere gozatudezazun!!

 

DONOSTIA SARIAK ETA GALAK:




Ethan Hawke Donostia Saria Gala: irailaren 17an, larunbata, iluntzeko 22:00etan, saria Ethan Hawkeaktoreak jasoko du eta ondoren Antoine Fuquaren The Magnificent Seven filmaren emanaldia izango da.






 





Sigourney Weaver
DonostiaSaria Gala: irailaren 21ean, asteazkena, iluntzeko22:00etan, saria Sigourney Weaver aktoreak jasoko du. Sari-ematearen ondoren, ikus-entzuleak J.A. Bayonaren  AMonster Calls filma ikusiko dute.

 




Donostia Sari ematearen gala bakoitzarenprezioa 35 eurokoa da eta erosketa bakoitzeko 4sarrera erosi ahal izango dira gehienez.

 

Dagoeneko, Inaugurazio eta Klausura galetarako aurretiko sarrerakere eskuragarri daude. Hauetan, Emmanuelle Bercoten La fille de Brest / 150 Milligrams  filma eta Jêrome SallerenL’Odyssée / The Odyssey filmak emango dira,hurrenez hurren.

- Ostirala, irailak 9, 9:00etatikaurrera: Sail Ofizialeko galetarako sarrerak(Inaugurazioa, Donostia Sariak eta Klausura), Internet bidez; gainerakokanaletan, irailaren 11ko (igandea) 9:00etatik aurrera.


ETA BIHAR: Zein zinemazale friki mota zara?


Aurreko eguneko gomendioa:



ZINEMA ETA GASTRONOMIA: Culinary Zinema

Culinary Zinema saileko zazpi filmek janariaren jatorriei, tradizioei etaetorkizunari buruzko istorioak kontatuko dituzte. Sei dokumental etafikzio-film luze bat lehiatuko dira Tokyo Gohan saria eskuratzeko, zinema etagastronomia bateratzen dituen Donostia Zinemaldiaren sailean. Turkiako,Argentinako eta Kalifornia Behereko sukaldaritza; Japoniako merkatuak, Taiwangoerrezeta-liburu familiarra, eta intsektuak eta janari-soberakinaksukaldaritzaren oinarri gisa: horra hor zer osagai izango dituen 64. DonostiaZinemaldiko menuak.

- Emanaldi eta afarietarako baterakosarrera-txartelak irailaren 5ean jarriko dira salgai, 70 euroko prezioan, Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen bitartez.Filmak ikusteko soilik diren txartelak, aldiz, irailaren 11tik aurrera jarrikodira salgai, 7,20 euroan.